Fikzioa
Spain - Turkey, 2018 - 8'
distribucion@jovenesrealizadores.com

Sinopsia

Bizitza istant batean alda daiteke, marra mehe batek bereizten du zerua infernutik. Baliteke inoiz ez jakitea noiz utzi behar duzun zure segurtasun-eremua, harik eta, nonbaitetik kolpe bat jaso, eta, minutu baten buruan, inguruan zenuen guztia desagertzen zaizun arte. Arnasa hartzen jarraitzeko unea duzu orain, berriro bizirik sentitu arte.

Siriako neskato errefuxiatu baten istorioa duzu hau, marra mehe hori zeharkatzean bizitza bat-batean eta goitik behera aldatu zitzaion neskato baten istorioa.


Errefuxiatu batek sentitzen duena lehen pertsonan bizitzeko aukera da film hau, albistegiek, zoritxarrez, errefuxiatuez eman diguten ikuspegia ezabatzea lortzen duena. Izan ere, oraindik ez gara ohartzen pertsona horiek gu bezalakoxeak zirela zerua eta infernua bereizten dituen marra mehe hori zeharkatu aurretik.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Eduardo Vieitez

Eduardo Vieitez

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »