Sinopsia
Dokumental honek El
Salvadorreko hiru emakumeren kontakizuna jasotzen du: nola urratu zituzten
haien oinarrizko eskubideak, abortu-delitu bat egotzita, eta nola espetxeratu
zituzten, hilketa larriagotua egotzita, ospitalez kanpoko erditzeetan haurrak galdu
zituztenean.
1998an, El Salvadorrek Zigor
Kodea aldatu zuten, abortua legez kanpo uzteko, 2 eta 8 urte arteko
espetxe-zigorrekin. Hala ere, haurdunaldiaren borondatezko etenduren kasuetan,
emakumeoi hilketa larriagotua egozten diete, 30 eta 40 urte arteko
kartzela-zigorrak ezarriz.
Hau Elsi, Cinthia eta
Marianaren istorioa da. Baina beste askorena ere izan liteke, are gurea ere.
Fitxa teknikoa
Zuzendaria:
Itxaso Díaz
Produkzioa:
Mundubat ONG