Sinopsis
Gero eta gehiago dira itxura fisikoa aldatzeako joerak. Norberaren aurpegiaren eta gorputzaren bertsio faltsu bat etengabe kontsumitzeak gorputzarekiko harreman erabat desitxuratua sortzen du. Sare sozialek eta edertasunaren industriak errealitate distortsionatu bat eraiki dute: zaintzaren izenean, irudiarekin obsesionatzeraino.
Noiz sentitu gara azkenekoz aske gure gorputzean?
Edertasun produktuen merkatuak gure inseguritateetan oinarritzen du bere etekina: zerbait hobetzeko daukazula sinestarazi eta irtenbidea salduz. Makillajeari dagokionez, nola bereizten dugu gure benetako gustua barneratutako presioetatik?
Gure belaunaldiak autoerrepresentazioarekin gatazka inoiz baino bortitzago bizi du. Norbanakoaren erabakiez harago, zer egin dezakegu kolektibo gisa presio hauei aurre egiteko?