Dokumentala
Dominican Republic, 2021 - 76'
Hiru mutil besterik ez dago hogei nerabe dituen ballet-eskola batean. Raymundoren, Ángelen eta Víctorren arteko adiskidetasunari erreparatuta, garbi ikusten dira herrialde horretako aurreiritziak; izan ere, dantza emakumeen kontua soilik delakoan daude herritar gehienak. Dantzarien interakzioek zein mugimenduek eta musikak bilbatzen dute genero-rol tradizionalei buruzko istorio hau. Hiru aldiko musika-erritmo batean edo bals batean bezala dabiltza hiru lagunak Santo Domingoko hirian barrena, dominikar gizartean jaun eta jabe den matxismoari aurre eginez eta, batzuetan, harekin bat eginez
Sinopsia