Dokumentala
Brazil, 2023 - 88'
Legez kanpoko meatzaritzaren txikizioak presionaturik bizi diren hiru herri indigenen bizimodua kontatzen digu filmak —yanomani, munduruku eta mẽbêngôkre herriena, hain zuzen ere—, eta haien pentsaerara hurbiltzen gaitu. Elkarrekin aliatu dira hiru herriok, euren lurraldea defendatzearren. Beraz, erresistentziari eta erresilientziari buruzko kontakizun bat dugu, herrion eremu fisiko eta subjektiboak zaintzeko sortutako batasun berri baten adierazle. Legez kontrako meatzaritzak eragiten duen suntsiketaren gaineko filma dugu, bai; baina, beste gai bat ere jorratzen digu: herri indigenen eta haiek bizi diren lurraldearen arteko bereizezintasuna
Sinopsia