Sinopsia
2012ko
martxoaren 22an Malin izandako estatu kolpearen ondoren, herrialdearen
iparraldea fakzio islamisten kontrolpean geratu zen. Gaur egun ere, herrialde
osoaren egonkortasuna talde horiek mehatxatuta dago. Hainbat eskualde, lanbide,
talde etniko eta gizarte-mailatako emakume maliarrak ahotsa altxatzen ari dira
beren herrialdea astintzen ari den krisi politiko-militar horri irtenbideak
bilatzeko orduan emakumeek duten egoera, ikuspegia eta eginkizuna agerian
jartzeko. Bestalde, adiskidetze nazionala lortzearen alde ari dira borrokan
emakumeak, bai eta beren eskubideetan aurrerapausoak ematearen alde ere, gizarte
sekularraren islamizazioak, leuna izanagatik, arriskuan jarri baititu
eskubideok.
Fitxa teknikoa
Zuzendaria:
Mamadou Samba Diallo
Initiative Taling Dialo / Med´images
Produkzioa:
Initiative Taling Dialo / Med´images