Dokumentala
Myanmarko Batasunaren Errepublika, Birmania izenez ere ezagutzen dena, hainbat kulturak inbaditu dute historian zehar duela milaka urtetik. 1824tik 1948ra britainiar kolonia izan zen, eta urte horretan independentzia lortu zuen. Ondoren, gobernu militar ugari izan zituen, euren aurkarien giza eskubideak sistematikoki urratu zituztenak (gosea, genozidioak eta emakume eta neskatoen bortxaketak, "bortxatzaileen batailoia" deitutakoarekin). Ekintza horien helburu bakarra lurra eta lurraldea menperatzea izan zen, baita 100 talde etniko baino gehiagoren baliabide naturalen jabe egitea ere. Independentzia lortu zuenetik, Myanmarko Batasunaren Errepublikak garai demokratiko laburrak izan ditu, betiere, segidako kolpe militarrek indarrez etendakoak. 2015eko martxoaren 15eko hauteskundeetatik inoiz izan duen lehen estatuburu zibila dauka. Ordutik, herrialdeak nolabaiteko egonkortasun demokratikoari eustea lortu du. Herrien erabaki askerako trantsiziorako ahaleginak etengabeak dira, Estatuaren presioa jasaten jarraitu behar baitute beren lurretan bizi ahal izateko. Testuinguru horretan, eta borrokari lagunduz, POINT izeneko tokiko GKE batentzat lan egiten duten bi birmaniar gaztek herrialdeko eskualde ezberdinetako komunitate indigenak bisitatuko dituzte, argazki kamera eta drone bat eskuan lurraldearen mapaketa egiteko.

Sinopsia

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Fernando Cola

Fernando Cola

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »