Dokumentala
El Salvador, 2025 - 25'
El Salvadorren abortua zigortuta dago, baita emakumearen bizitza arriskuan badago ere. Beatrizen historiak mundua hunkitu zuen. 22 urte besterik ez zituelarik, arrisku handiko haurdunaldi bati egin behar izan zion aurre: haurdunaldiaren ondoriozko umekia anentzefalikoa zen, hau da, malformazio hilgarri bat zuen, eta berak lupusa. Haren bizitza abortu terapeutiko baten mende zegoen, baina Estatuak eta gorte gorenak ukatu egin zioten. 

Sinopsia

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Gabriela Turcios

Gabriela Turcios

Gabriela Turcios El Salvadorreko gidoilaria, ekoizlea eta diseinatzaile grafikoa da. Arteak ikasi zituen El Salvadorko Unibertsitatean, eta fikziozko film labur hauek idatzi eta koproduzitu ditu: Prudencia (2016), Bajo El Estigma (2018), Teoría para Odiar a los Gatos (2023) eta Memoria Viva film labur animatua (2022). Film labur animatu onenaren saria Erdialdeko Amerikako Film Labur Animatu Onenari eman zioten ÍCARO Zinemaldian (2022).
Gabriela Turciosek Pronuncia Mi Nombre (2020) film labur dokumentala eta El Salvador del Mañana (2022) minisail dokumentala ere idatzi eta koproduzitu ditu.
Aldi berean, Gabrielak gidoilari eta diseinatzaile grafiko gisa lan egin du Kolectivo San Jacintok El Salvador eta Guatemalarako koproduzitutako film labur bizidunetan.
4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »