Fikzioa
Spain, 2025 - 17'
Zazu bere identitatearen aurkitze-prozesu betean dago, eta erabaki behar du herriko ospakizun tradizionalean aurretik zehaztutako rola beteko duen, edo benetan sentitzen duenari eutsiko dion.

Sinopsia

Zazu bere identitatearen aurkitze-prozesu betean dago, eta erabaki behar du herriko ospakizun tradizionalean aurretik zehaztutako rola beteko duen, edo benetan sentitzen duenari eutsiko dion.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Maren Zubeldia Silvina Guglielmotti

Maren Zubeldia

Maren Zubeldia Donostian jaio zen 1995ean, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da EHUn. Zinema sorkuntza, aktibismo feminista eta euskaltzaletasuna uztartzen ditu. 2016az geroztik, Zinegoak jaialdiko lantaldeko kide da, eta film laburren ekoizpenean lan egin du. Nazioarteko zinemaldietan epaimahaikide izan da, hala nola Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdian.
Zubeldiak zuzendaritza laguntzaile gisa lan egin du Historias para no dormir telesailean (2021). 2022an, (H) emen (H) ere elkartearen Aukera mentoretza programan parte hartu zuen, eta han garatu zuen Ultramarino, zuzendari gisa egin zuen lehen film laburra, Silvina Guglielmottirekin lankidetzan.

Silvina Guglielmotti

Zinegilea eta zuzendari laguntzailea, zineman eta telebistan ibilbide sendoa duena. Besteak beste, Cuando dejes de quererme (2018), El internado (2007) eta Mi querido Klikowsky (2005) ekoizpenetan egin du lan. Duela gutxi, 20.000 erle espezie filmeko zuzendari laguntzailea izan zen (2023), eta Berlinaleko sail ofizialean parte hartu zuen.
2022an, Maren Zubeldiarekin lankidetzan aritu zen, DOXA Produccionesek ekoitzi eta Kimuak 2025 katalogorako hautatutako Ultramarino film laburraren zuzendaritzan.
4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »