Dokumentala
Spain, 2025 - 102'
Camino al desierto, la desertificación de España film luze dokumentala da, Espainian desertifikazioaren aurrerapen geldiezina aztertzen duena. Irudi hunkigarrien eta funtsezko lekukotasunen bidez, hauen eragina aztertzen du: klima-aldaketarena, nekazaritza intentsiboarena, uraren gehiegizko ustiapenarena eta kutsadurarena, eta txerrien makroetxaldeek herrialde osoan izandako hedapenarena. Dokumentalak erakusten du faktore horiek nola narriatzen duten lurraldea eta nola eragiten dieten tokiko komunitateei, oreka ekologikoa mehatxatzen duen prozesua bizkortuz. Bidaia horrek eredu jasanezin baten ondorioak azaleratzen ditu, eta galdera hau helarazten digu: garaiz gabiltza oraindik egoera leheneratzeko?

Sinopsia

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Miguel Garrido Motilva

Miguel Garrido Motilva

Miguel Garrido errealizadorea, gidoilaria eta bideo-editorea da, dokumentalen ekoizpenean ibilbide nabarmena duena.

2018an, GKEen eragina ardatz duen "Munduak Filmatzen" programa pilotua bultzatu eta zuzendu du, bereziki Indiako Vicente Ferrer Fundazioan.

"Cisco 2020, Massive Rebel" dokumentalaren gidoilaria, errealizadorea, kameraria eta editorea izan da. Istripu larri baten ondoren Cisco García raiderraren berreskurapena eta 2020ko Tokioko Joko Paralinpikoen alde egindako borroka kontatzen ditu dokumentalak.

A-Plomo rap taldeari buruzko "A-PLOMO" dokumentala ere egin du Miguelek.
"Camino al desierto, la desertificación de España" izeneko bere azken proiektuan, desertifikazioaren ingurumen krisia jorratu du, klima aldaketaren inpaktua eta baliabide naturalen gehiegizko ustiapena aztertuz.

Telebistan, Miguelek RTVErako edo Atremediarako lan egin du, realziadore eta bideo-editore gisa, eta hainbat programa egin ditu, hala nola “Conecta con el Mercado”, “Emprendedores TV” edo “Bravo Neox”.

Gainera, bideo korporatiboak egin ditu Banco Santander, Endesa eta Iberdrola bezalako enpresa handientzat.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Aranjuezko CES Felipe II Unibertsitatean, Erasmus beka bat jaso zuen Bergenen (Norvegia), eta Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Errealizazioko goi mailako teknikaria izan zen CEVn.
4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »