Dokumentala
Spain, 2026 - 57'
Axeri dantzaren, Andoaingo eta Adunako (Euskal Herriko) dantza tradizional baten, historia hurbila kontatzen du dokumentalak, eta kontakizun kronologiko soil batetik harago doa. 1975ean dantza berreskuratu zenetik eta 2000. urtean emakumeek lehen aldiz parte hartu zutenetik gaur egunera arte egindako ibilbidea aztertzen du, erritual baten barruan gertatzen diren aldaketetan eta horiek errituala praktikatzen duen komunitatean dituzten ondorioetan arreta jarriz. Iragana, oraina eta etorkizuna biltzen ditu, artxiboko irudien, azken urteetako grabazioen eta parte-hartzaileen lekukotzen bidez. Erritual bizi moduan aurkezten du Axeri dantza, tokiko komunitatea sortu eta berritzeko gai den erritual moduan, non transmisioak, zaurgarritasunak eta elkarrizketak funtsezko zeregina betetzen duten.
Sinopsia

Fitxa teknikoa
Zuzendaria:
Aitor Arruti