Dokumentala
Spain, 2025 - 23'
Cara de bicicleta ikus-entzunezko saiakera bat da, emakumearen eta bizikletaren arteko harremanaz gogoeta egiten duena, begirada garaikide batetik. Film-zatiek, artxiboko irudiek, testuek, fikziozko eszenek eta bizikleta-hotsek osatzen dute ikus-entzunezko collage hori, eta emakumearen askatasunaren eta borrokarako eta erresistentziarako gaitasunaren aldeko kantua izan nahi du. Abiapuntua gertaera historiko bat da, XIX. mendearen amaierara, emakumeak bizikletan ibiltzen hasi ziren garaira, eramango gaituena. Orduan, asmatutako gaixotasun bat diagnostikatu zen, emakumeei bizikletan ibiltzeko asmoa kentzeko.
Sinopsia

Fitxa teknikoa
Zuzendaria:
Amaia Nerekan Umaran
Itziar Zorita Agirre