Dokumentala
Egypt, 2024 - 11'
Nourhan biloba begiluzeak familiako sekretu kezkagarri bat ezagutu du: amonak sei urte besterik ez zituenean pairatu zuen krimena. Jakindakoak egia bilatzera bultzatuko du Nourhan, eta gertatua ulertzera. Amonaren iraganeko mina, erresilientzia eta pertseberantzia ezagutzeko nahiak bultzatuta, gertaera traumatiko horri lotutako lekuak bisitatuko ditu berriro: abandonatutako landa-eremu bat eta Kairoko erdiguneko eraikin enblematiko bat.

Sinopsia

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Nourhan Abdelsalam

Nourhan Abdelsalam

Nourhan Abdelsalam egiptoar zinemagilea da, eta Komunikabideak eta Zinema titulazio bikoitza du. Beirut-Locarnoko Industriaren Akademian graduatu zen 2025ean, eta Rough Cut Lab Africa 2026ko epaimahaiko kide ere bada. Bere lehen film labur dokumentala, "El secreto de mi abuela", Kairoko Nazioarteko Zinemaldiaren 45. ediziorako hautatua izan zen, Egipton, eta hainbat sari jaso zituen, horien artean Khouribgako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko 16. Jaialdian Epaimahaiaren Saria, Marokon, baita aipamen bereziak ere Baréingo Zinemaldian eta 2025eko Kairoko Film Laburren Nazioarteko Jaialdian.
4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »