Dokumentala
Spain, 2025 - 13'
Tradizionalki, emakumeen gorputza hainbat eremutatik arautu izan da, eta gorputz arautu eta diziplinatu bihurtu dira gure gorputzak, estatutu jakin batean (emakume batenean, singularrean) sartzeko. Eguneroko errealitateak txiki-txikitatik erakusten digu emakumeoi gure gorputzak kritikagarriak direla. Nola eragiten du gorputzaren eraikuntzak emakumearen eraikuntzan? 

Sinopsia

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Ainhoa Urgoitia Santamaría

Ainhoa Urgoitia Santamaría

Zinemarako eta telebistarako dokumentalen zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da, eta publizitatean ere lan egiten du hainbat produktore eta komunikazio agentziarentzat. Zinema Dokumentalean eta Analisi Zinematografikoan diplomatua Valentziako Zinema Eskolan. Hainbat jaialditan ere izan da programatzaile (Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia, Madrilgo Zinemaldia, Granadako EDITA Zinema Soziala). Hainbat film labur dokumental idatzi eta zuzendu ditu (Visibles, Cosiendo futuros, Barraskiloentzat iganderik ez, Eskuen soinua, Kaxa hutsak, Orain zer?), baita film luze dokumentalak ere (Margolan bat oparitzen didazu?, Norberaren gela, Bigarren ekitaldia), eta horiekin nazioko eta nazioarteko 300 selekzio baino gehiago eta hogeita hamar bat sari lortu ditu, batez ere gizarte arloko dokumentala eta genero ikuspegiarekin landuz. Bingen Mendizabal soinu-banden konpositoreari buruzko Bidean Jarraituz filmaren ekoizpen zinematografikoan egindako lana ere nabarmentzekoa da, estatu osoko zinemetan estreinatu baitzen. Duela gutxi, EiTBrentzat dokumental sail bat zuzendu du, Euskadiko demokraziatik lehen lehendakariei buruzko erretratu pertsonal bat, 8 kapituluz osatua. Aurten CIMA Mentoring 1 & 1 espezialitate dokumentalean hautatua.
CIMAko kidea, Euskal Gidoilarien Elkartekoa.
4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »