Dokumentala
Spain, 2022 - 25'
Ez da erraza bizitza duina zer den zehaztea. Bete beharreko baldintzetako bat —zalantzarik gabe— bizitzeko lekua bat izatea da; etxea, alegia. Baina, zerk egiten du toki bat bizitzeko modukoa, duina? Zerk bihurtzen du leku bat etxe? Bizitzeko leku lotsagarriak daude gure inguruan, gure hirian, gugandik oso hurbil…; hala ere, jendea bizi da toki horietan. Banketxe bateko kutxazaina, adibidez, aterpe bat da; baina, leku duina da? Etxe bat da? Bada gure artean kalean, harrera-etxeetan, hutsik dauden pabiloietan… bizi den zenbait jende. Haietako batzuengana jo dugu eta, ahal izan dugun neurrian, «bizi» diren lekuetara, euren bizipenen berri eman diezaguten. Zer da haientzat etxebizitza duin bat? Etxea, mundura irteteko denok behar dugun leku segurua
Sinopsia