Laburmetraiak adineko emakume baten egunerokotasuna erakusten du. Urte batzuk igaro dira seme-alabak etxetik joan zirenetik, bakoitzak bere familia osatu baitu. Egun, bere senarrarekin bizi da bere baserrian eta hark bizi duen bakardadearen eta hutsunearen islada da filma. Kanpotik begiratuta, bere egunerokoa arrunta eta lasaia dela dirudien arren, haren keinu eta itxaronaldiek norbanakoaren sentimenduen berri ematen dute. Laburmetrailak hausnarketara gonbidatzen gaitu, adineko pertsonek sufritzen duten bakardadearen eta haiek jasandako bazterketaren inguruan sakontzeko. Izan ere, hirugarren adineko pertsona askoren egoera da hau eta bazterketa prozesu honen inguruan hausnartzea beharrezkoa dela uste dugu.
Sinopsia
Laburmetraiak adineko emakume baten egunerokotasuna erakusten du. Urte batzuk igaro dira seme-alabak etxetik joan zirenetik, bakoitzak bere familia osatu baitu. Egun, bere senarrarekin bizi da bere baserrian eta hark bizi duen bakardadearen eta hutsunearen islada da filma.
Kanpotik begiratuta, bere egunerokoa arrunta eta lasaia dela dirudien arren, haren keinu eta itxaronaldiek norbanakoaren sentimenduen berri ematen dute. Laburmetrailak hausnarketara gonbidatzen gaitu, adineko pertsonek sufritzen duten bakardadearen eta haiek jasandako bazterketaren inguruan sakontzeko. Izan ere, hirugarren adineko pertsona askoren egoera da hau eta bazterketa prozesu honen inguruan hausnartzea beharrezkoa dela uste dugu.