Sinopsia
Patioko tinbrea entzuten da. Jendea pozik eta gogotsu ateratzen da, baina neska bat denbora egiten ari da klasetik beranduago ateratzeko. Neska bakarrik dago eta ez du patiora irten nahi.Komunean ezkutatzen da, bakarrik dagoela ikus ez dezaten, eta irakasle batek komunetik botatzen du; Institutuko beste leku batean ezkutatzen da eta denbora pasatzen uzten du; Patioa bukatu dela adierazten
duen txirrinak jotzen du eta klasera itzultzen da. Atsedenaldiak ez dira alaiak ikasle guztientzat.